XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arrebea, ikaratu egin zan bere nebearen berbak entzutean baina ikara handiagoak etorri jakozan handik lasterrera deabrua kobatik urtetan ikusi ebanean.
Neska errukarria negarrez joian etxerantz eta bereengana heldu zanean hasi jaken esaten berbartu eta guzti:
- Ene ama! Gure mutila hortik zehar dabil deabruari ospa egiten eta ez dakit Gabon gaua egiteko bizirik etorriko jakun be!
- Ez estutu!
Bien bitartean, han ebilzan, guztiz gaututa, artzaina aurretik eta deabrua atzerik hara pagaperik pagape, mendirik mendi eta landarik landa.